viernes, 21 de diciembre de 2007

Elkarrekin berria martxan dago

Euskal Autonomia Erkidegoko Irakasleen Ataria den Elkarrekin-ek plataforma berri bat martxan jarri dut. Web 2.0 teknologian oinarrituta dago eta bere tresna ohikoenak integratzen ditu : Blog , Wiki , Foroak , Taldeak ,etab.
Atarian sartzeko bestean erabiltzen ziren datu berberak idatzi behar ditugu , hau da , posta elektronikoko helbidea eta pasahitza.
Momentuz ez dago web sortzaile berri bat baina gune pribatuan sartzen denean , aintzinako web sortzailera doan lotura bat topatu ahal duzue.
Hona hemen webmasterrak (Pepe Orenga) web sortzaileari buruz utzitako mezua :

Web sortzailea. Lehengoa mantenduko dugu baina ez integratuta honetan. Ekarrekin-eko erabiltzaileek web sortzailea atxitu ahal izango dute web zaharrak aldatzeko edo web berriak sortzeko (lotura bat izango duzue “profila” fitxan). Web orrien helbideak (URL-ak) ez dira aldatuko.

Eskuliburuak prestatzen hasita daude . Lehenengoak aurki daitezke helbide honetan :
http://www2.elkarrekin.org/elk/Mnlk/Manualak.html.

Blog honetatik eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiogu Atariaren sortzailea den Pepe Orengari.

No hay comentarios: